Irudi guztiak Joan Fontcuberta argazkilariarenak |
Beste argazki batzuk |
Mendikateak eta, orokorrean, mendi guztiak lurraren goraguneak edo maldak dira, 600m-tik gorakoak. Mendigune zaharrek (granitoa) malda higatuak eta forma leunak dituzte eta sortu berri diren mendiak (kareharria), berriz, gailur zorrotzak dituzte. Horregatik, harria mota dela eta, mendi guztiek ez dute forma berdina.
Mendi guztiak orogenesia izeneko prozesu baten bidez sortzen dira. Orogenesia mendiak (eta haranak) sortzeko prozesua da. Bi plaka konbergentek elkar jotzen dute eta, talkan, bata bestearen azpira irristatzen da. Fenomeno horri subdukzioa esaten zaio eta Lurraren barne-jardueragatik gertatzen da, hau da, mantuan etengabe ari den konbekzio mugimendua dela kausa (Konbekzioaz, beste animazio hau ere ikusi.)
Orogenesiaren ondorioz, Mesozoikoaren amaierako kareharrizko sedimentuak deformatu, tolestu eta altxatu egin ziren. Mendikateak sortu zirenean, prozesu berean, litosfera suntsituz joan zen, kontinenteen hurbiltzeagatik.
Adibidez, Himalaia Eurasiak (Laurasiako zatiak) eta Indiak (Gondwanako zatiak) talka egin zutenean sortu zen. Indiak 6.000 km-ko bidaia egin zuen Hego Hemisferiotik Ipar Hemisferiora. Plakaren abiadura 11 m mendeko, hau da, 11 cm urteko izan zen. Gaur egun, Lurraren barruko jarduera baretu denez, urteko 2 cm-ko abiadura du plakak. Hala ere, orogenesia berriro gerta liteke, etorkizunean.
Eneritz Ugartemendia, 2012
1 . C (ORIXE BHI)
0 comentarios:
Publicar un comentario