miércoles, marzo 7

PLAKAK ETA MENDIKATEAK (MAPA IRUZKINA)

Testu hau DBHko 1. kurtsoko ikasleek urtarrilean egindako lanaren emaitza da. Lehen une batean, ikasleek aurreko lau urratsak landu zituzten eskema erara (ezagutzen zituzten). Bigarren une batean, eta ideia-jasaren metodoa erabiliz, mapan erakusten zen gaiaren inguruko proposamenak egin zituzten, iruzkineko bosgarren urratsa itxuratzeko: mapan ikusitakoa eta gelan ikasitakoa lotzea. Ondoren, testua planifikatu ideiak ordenatu— egin ziren, eta talde handian idatzi. 

Para leer la versión en castellano
Mapa hau interpretatzeko, lehenbizi izenburua begiratuko dugu. Horren arabera, mapak “Plakak eta mendikateak” izena du. Mapa hau gaikako mapa da.

Ondoren, legenda begiratu behar dugu. Legendak mapan erabiltzen diren sinboloak, koloreak eta datuak biltzen ditu lauki baten barruan. Mapa honetan, plakak eta mendikateak biltzen ditu. Plakak eta beren mugak marra beltz batez azaltzen ditu, eta mendikateak kolore marroiz.

Hurrengo pausoa eskala begiratzea da. Eskalak errealitatearen eta maparen tamainen arteko proportzioa adierazten du. Mapa honetan ez da eskalarik ematen.

Ondoren, puntu kardinalak eta koordenatu geografikoak begiratu behar dira. Mapa honetan, ez da puntu kardinalik agertzen, ez eta koordenatu geografikorik ere.

Azkenik, mapa bera aztertuko dugu eta, horretarako, mapan ikusten duguna eta gelan ikasi duguna lotzen saiatuko gara. Mapa honetako izenburua eta legenda begiratzen badugu, bi informazio nagusi agertzen dira: plakak eta mendikateak. Plakak lerro beltzez bereizten dira eta mendikateak, kolore marroiz. Ikusten dugunez, hamalau plaka bereizten dira. Adibidez, Eurasiako plaka, Ipar Amerikakoa, Afrikakoa, e. a. Plaka bakoitzak kontinentea eta ozeano zati bat dauzka gainean, salbuespen batekin: ozeano Bareko plaka.

Kolore marroiari begiratzen badiogu, mendikateak antzemango ditugu. Mendikateak plaken ertzetan kokatzen dira edo mugetatik gertu. Adibidez, Himalaia, Alpeak, Pirineoak, e. a. Horrez gain, dortsal ozeanikoak agertzen dira, eta horiek ere plaken arteko muga edo ertzetan kokatzen dira. Dortsal batzuen izenak honako hauexek dira: ozeano Bareko dortsala, Indiako ozeanoko mendebaldeko dortsala, dortsal atlantikoa, e. a. Azken hau, adibidez:

•    Ipar polotik Hego polora hedatzen da.
•    Lau plaka banatzen ditu: Eurasiakoa, Ipar Amerikakoa, Afrikakoa eta Hego Amerikakoa.
•    Islandia bere gailurretako bat da, eta bi zatitan bereizten du.

Plakak etengabe mugitzen ari dira, urruntzen eta elkartzen. Lehenengoak dibergenteak dira eta bigarrenak, konbergenteak. Horren kausa nukleo bero-beroak sortzen duen konbekzio mugimendua da. Konbekzioaren ondorioz, hiru jarduera daude Lurraren barnean eta kanpoan eragina dutenak: jarduera bolkanikoa, sismikoa eta orogenikoa. Hiru jarduerek lurrikarak, sumendien erupzioa eta kontinenteen deriba (jitoa) sortzen dituzte. Esan bezala, dortsalak eta mendikateak plakak urrundu eta elkartzeagatik sortzen dira. Adibidez, gaur egungo paiasaia, erliebea eta mendikateak, Zenozoikoan (Hirugarren Aroan) zehar eratzen hasi ziren, orain dela 65 milioi urte hasi zen Lurraren aro geologikoan. Ondorioz, narrasti handiak suntsitu ziren…

                                                                      DBHko 1. kurtsoak

0 comentarios: