Iruzkinaren ariketan erabilitako mapa (ver aquí el mapa traducido) |
Ondoren, legenda begiratuko dugu. Legendak mapan erabiltzen diren sinboloak, koloreak, elementu grafikoak eta datuak biltzen ditu lauki baten barruan. Mapan, legendak “Plaken arteko ertz eta gune motak” izena du. Bertan, lerro beltz batez, plaken arteko transformazio-ertzak adierazten dira eta lerro gris argi batez, plaken arteko elkartze-guneak.
Hurrengo pausoa, eskala begiratzea da. Eskalak mapako distantziak (cm) eta errealitatekoak (km) lotzen ditu proportzioan. Mapa honetako eskala grafikoa da eta mapako 2’4 cm errealitatean 1000km dira. Beraz, mapa honetako zenbakizko eskala honakoxea da: 1 : 41.666.666.
Laugarren pausoan, puntu kardinalak eta koordenatu geografikoak behatu behar dira. Lau puntu kardinal daude: iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea. Mapa honetan ez da puntu kardinalik grafikoki agertzen. Koordenatu geografikoei erreparatuz gero, latitudea eta longitudea zehaztu behar dira. Latitudea paralelo batetik Ekuatoreraino (0º) dagoen distantzia da eta longitudea,
Kokapen geografikoa |
Azkenik, bosgarren pausoan, gaia landuko dugu, hau da, lurrikararen kausak eta ondorioak. Hasteko, Haitiren kokapen geografikoa aztertuko dugu. Herrialde hori, Ekuatorearen (0º) eta Kantzer tropikoaren (23º) artean dago; Antilla izeneko artxipielagoko Hispaniola uhartean kokatzen da (Kubaren ondoan) eta Dominikar Errepublikarekin egiten du muga. Ozeano Atlantikoan dago, Karibeko itsasoan. Lehen esan bezala, Haiti honako koordenatu geografikoetan kokatzen da: 19º I eta 73º M.
Kokapen geologikoa |
Lurrikararen uhinak eta epizentroa |
Lurrikara baten hipozentroa eta epizentroa. Haitin, azalean zegoen hipozentroa; ondorioz, lurrikara iraragarri suntsigarria izan zen |
Maitane Eizagirre eta Maider Imaz
DBHko 1. A, 1. C